Santa Ageda bezpera






SANTA AGEDA

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz.
Aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna.
Etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Ezaguna da Santa Ageda
gure ohitura zaharretan.
Ama natura esnatzen dugu
makil bana eskuetan.
Aurten ere bai eskaera bat
luzatzen dugu benetan,
Talaiak osasun ona izan
dezan mendeen mendetan.