Mezuak
Uholdea
Egilea:
Idoia
Atzerrian bidaia bat egin eta gero, etxera itzuli zara. Mendiko herri batean bizi zara eta jakin duzu hiru egunez euria egin duela. Etxera iritsi zara, eta Ertzaintzako furgonetako bozgorailu batetik lau haizetara esaten ari dira mundu guztiak bertatik alde egin behar duela, ibaiak presa leherrarazteko arrisku handia baitago. Ertzain bati etxean minutu batez edo biz sartzen uzteko eskatu diozu, zuretzat balio handia duten zenbait gauza atera nahi baitituzu. Azkenean, baimena eman dizu. Etxean zaude eta konturatzen zara gehienez ere bost minutu dituzula zer hartu erabakitzeko, eta askoz jota, lau gauza hartu ahal izango dituzula irten baino lehen. Zer lau gauza salbatuko zenituzke? Olerki luze bat. Zenbait hilabetetan landu duzu, eta azkenean, amaitu duzu. Orain prest zaude zure olerki hori argitaratzeko. Zure lehen hiru urteeetako argazkien bilduma. Irrati bat. Zure amonaren ezkontza jantzia, ezkontzen zarenerako gordetzen ari zara. Iaz egi...
Elur malutak
Egilea:
Idoia
Badatoz beltzak, badatoz zuriak elkarrekin eskutik lotuta badatoz umeak ametsez beteta zaharren bihotzetan oroitzapenak Elur malutak zerutik izar bat dir-dir zeruan, Belenen munduko argia jaio da Gabon Gauean (bis) Badatoz gaixoak, badatoz txiroak sufritzen dutenentzat bakea eskatuz behartsu guztiak zorionez beteak elkarri begira maiteminduak. Elur malutak... Badatoz jakintsuak, jende xumea baserritarrak bertsotan dabiltzanak kantari datoz musikazaleak pailazoak dantzan barrea eraginez. Elur malutak...