Uholdea






Atzerrian bidaia bat egin eta gero, etxera itzuli zara. Mendiko herri batean bizi zara eta jakin duzu hiru egunez euria egin duela. Etxera iritsi zara, eta Ertzaintzako furgonetako bozgorailu batetik lau haizetara esaten ari dira mundu guztiak bertatik alde egin behar duela, ibaiak presa leherrarazteko arrisku handia baitago. Ertzain bati etxean minutu batez edo biz sartzen uzteko eskatu diozu, zuretzat balio handia duten zenbait gauza atera nahi baitituzu. Azkenean, baimena eman dizu. Etxean zaude eta konturatzen zara gehienez ere bost minutu dituzula zer hartu erabakitzeko, eta askoz jota, lau gauza hartu ahal izango dituzula irten baino lehen. Zer lau gauza salbatuko zenituzke? 


  • Olerki luze bat. Zenbait hilabetetan landu duzu, eta azkenean, amaitu duzu. Orain prest zaude zure olerki hori argitaratzeko. 
  • Zure lehen hiru urteeetako argazkien bilduma. 
  • Irrati bat. 
  • Zure amonaren ezkontza jantzia, ezkontzen zarenerako gordetzen ari zara. 
  • Iaz egiten hasi zinen egunkari pertsonala. 
  • Itsasontzi bat botila baten barruan. 10 urte zenituenean egin zenuen, 6 astez gaixorik eta ohean izan zinenean. 
  • Oso kitarra garesti bat. Aspalditik kontserbatzen duzu, hura joz zure musika berrogeita hamar aldiz hobeto entzuten delako. 
  • Zuretzat garratzitsua den taldearen artxiboa eta kontuak. 
  • Zure bota parerik gogokoena. 
  • Ikastetxeko notak.
  • Zure helbide-koadernoa.
  • 1887ko atlas eder bat, lagun bati eskatu zeniona. 
  • Asiako itsasoetan zeundela eman zizuten alfonbra baliotsu bat. Ohorezko lekuan dago jangelan. 
  • Landatzeko landare batzuk. Landatzeko oso zailak omen dira, baina lehen kimuak azaltzen ari dira. 
  • Zure aitaren zigilu bilduma. 1920koak dira eta milaka euroko balioa eman diote. 
  • Bi botila ardo. Ardo oso berezia da, oso zaharra, eta momentu berezi baterako gordetzen ari zara.