Ogia nola egin (Martinen errezeta)
OSAGAIAK:
- 300 gramo ur
- 2 goilaratxo gatz
- Goilaratxo bat azukre
- 40 gramo legamia
- 600 gramo irina
PROZEDURA:
- Bol batean ura eta azukrea batera nahasi 2 minutu eta 40 gradutan.
- Irinaren erdia eta legamia oso ondo nahasi.
- Geratzen den irina eta gatza nahasi.
- 3 minututan oratu (amasatu).
- Masa 2 orduz handitu arte utzi.
- Labea 225gradutan piztu.
- Eskuak irinez beterik masari nahi diogun forma eman.
- Masa labean 30 minutuz sartu.
OGIA EGINA DAGO!
