Mezuak
Santa Ageda bezpera
Egilea:
Idoia
SANTA AGEDA Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz. Aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz ezta ere oinetakoz baina eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi degu gogoz. Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna. Etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. Ezaguna da Santa Ageda gure ohitura zaharretan. Ama natura esnatzen dugu makil bana eskuetan. Aurten ere bai eskaera bat luzatzen dugu benetan, Talaiak osasun ona izan dezan mendeen mendetan.